|
Article in other languages:
|
Amerikar futbola Estatu Batuetan eta Kanadan oso hedatua den errugbitik eratorritako taldekako kirola da. Kirol honetan ezinbestekoa da indar fisiko handia eta estrategia eraginkorra izatea tantoa egiteko beste taldearen tanto-eremuan (end zone). Tantoak egiteko hainbat modu dago. Lehenik, baloia eskuekin tanto-eremura eramanez. Bigarrenik, beste taldearen tanto-eremuan dagoen taldekide bati baloia pasatuz. Hirugarrenik, baloia oinez jaurtikiz eta beste taldearen atearen gainetik pasatuz. Laugarrenik eta azkenik, beste taldeko jokalari bat bere tanto-eremu propioan sarraraziz.
HistoriaFutbol amerikarra, jatorriz, errugbitik eratorritako kirola da. Aldi berean, errugbiak eta futbol amerikarrak Erresuma Batuan XIX. mendean jokatzen zen futbolean dute beren jatorria, non baloia ate barrura jaurtitzen zen edota marra jakin baten gainetik igaro behar zen. XIX. mendeko amaieran Walter Campek jokoa arautu zuen. ArauakBi taldeen arteko partidua da eta puntu gehien lortzen duen taldea irabazlea da. Zelaiak eta jokalariak
Zelaiko zenbakiak gertuen dagoen gol-eremura distantzia da yardetan.
Futbol amerikarra 360 oin luze den (120 yarda/109,7 m) eta 160 oin zabal den (53,3 yarda/48,8 m) zelaian jokatzen da. Esan bezala, zelaia guztira 120 yarda luze da, horietan barne bi tanto-eremu daude bakoitza 10 yardakoa; han talde bakoitzak bestearen eremuan tantoa egin behar du. Talde bakoitzak 11 futbolari izan behar ditu zelaian. Taldeek nahi duten jokalari aldaketak egin dezakete, baina bakarrik entsegu artean denbora baldin bada. Horrexegatik, taldeari erasotzea dagokionean erasoko 11 jokalari zelairatzen dituzte eta defendatzean berriz, 11 defentsa. IraupenaPartidua lau laurdenetan jokatzen da, bakoitza 15 minutukoa (12 minutukoa bigarren hezkuntzako futbol partiduetan), eta bigarren laurdenaren amaieran atsedenaldia egiten da. Horrez gain, jokoa etenda dagoenean jokozainak kronometroa gelditzen du. Laugarren laurdena berdinketarekin amaituz gero, aparteko laurden bat jokatzen da eta bertan berriz berdintzen bada, tantoa egiten duen lehenengo taldeak irabazten du. Beraz, futbol amerikarrean berdinketak ez du balio eta hura hautsi behar da. JokalariakJokalarien posizioakErasoan
Defentsan
Jokalarien zenbakiakFutbolarien zenbakiak tarteka jartzen dira, erregela honi jarraituz:
Euskal HerrianEuskal Herrian XX. mendeko bukaeran hasi ziren futbol amerikarra praktikatzen. Egun apenas ez daude ez taldeak (Biarrizko Atlantes eta Santurtziko Coyotes izan ezik) ezta jokalari profesionalak ere (bakarra NFLen aritutako Richard Tardits biarriztarra izanik).
Questions for article: |
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
IHS Europe: Infrared Heating Systems for Home and Business.