|
Article in other languages:
|
Metroa (ikurra: m) distantziak (edo "luzerak", zientzia fisikoen hizkeran) neurtzeko Nazioarteko Unitate Sistemako oinarrizko unitatea da. Metroaren oraingo definizioa hurrengoa da: argiak segundo baten (1/299.792.458)ean hutsean ibilitako bidearen luzera. Definizio honek ez du aldatzen unitatearen tamaina (ikus Historia beherago), baina luzera eta denbora doitasun handiz bikoiztea ahalmentzen duten neurtzeko tekniketan izandako aurrerapen berriak kontuan hartzeko sartu zen (1013rainoko doitasuna denboraren kasuan). Metro batek, gutxi gora behera, 39.37 hazbete ditu (3.28 oinbete).
Historia
Metro eredua, 36 rue de Vaugirard, Paris
Metroa definitzeko moduak aldatuz joan dira denborarekin:
Izena bera Grezieraren metron (μετρον) hitzetik dator, "neurri bat", frantsesaren mètre hitzaren bitartez. XVIII. mendean, luzera unitate estandarra definitzeko hurbiltze bi zeuden zabalduta. Bataren arabera metroa segundo bateko periodo erdia zuen pendulu baten luzera izan behar zuen. Bestearen arabera metroa Lurreko meridiano laurdenaren luzeraren hamar miloirena izan behar zen. 1791ean, Frantziako Zientzia Akademiak meridianoan oinarritutako definizioa aukeratu zuen, Parisko meridianoa erabiliz, eta ez penduluaren periodoan oinarritutakoa, lur azalaren toki ezberdinetan grabitatearen indarra guztiz berdina ez izateagatik eta, horren ondorioz, ezta penduluaren periodoa ere.
platino-iridioz egindako Metroaren Nazioarteko Prototipoa deitutako txantiloi estandarra. hau izan zen estandarra 1960arte, orduan SI sistema berriak kriptonaren espektroko neurketa erabili zuen oinarri. 1983an oraingo metro definizioa eratu zen, argiaren abiadura hutsean oinarri hartuz. (NIST)
1793ko abuztuan, Frantziako Jaurlaritza Errepublikarrak luzera unitate estandarra Parisetik igarotzen zen meridiano laurdenaren hamarmiloirena (10 − 7a) izango zela eta bere izena metre izango zela ebatzi zuen. Bost urte geroago aukeratutako arkuaren ikerketa amaitu zen eta hiru platinozko txantiloi eta burdinazko kopia batzuk egin ziren. Geroago egindako azterketek meridiano laurdenaren luzera txarto neurtuta zegoela (Lurraren lautasuna txarto kalkulatu zelako) eta, horren ondorioz, metroaren lehenengo prototipoa milimetro baten bosten bat laburregia zela erakutsi zuten. 10 − 7 ratioa mantentzeko metroaren luzera aldatu beharrean, metroa barra batean egindako marra biren arteko distantzia legez definitu zen. Beraz, poloetatik igarotzen den Lurraren zirkunferentziaren luzera dagoeneko ez da zehazki berrogei miloi metrokoa. 1870eko hamarkadan, lortutako zehaztasun berriaren ondorioz, neurtzeko estandar berriak garatzeko nazioarteko konferentzia batzuk izan ziren. 1875eko Metroaren Tratatuak (Convention du Mètre) Sèvresen (Frantzia) kokatua izango zen Pisu eta Neurketen Nazioarteko Bulego iraunkorra (Bureau international des poids et mesures, BIPM) sortzea agindu zuen. Erakunde berri honek gordeko zuen metroaren eta kilogramoaren prototipo berriak, eginda egon eta gero; eta egingo zituen euren eta nazioetako beste prototipoen konparaketak. Erakunde honek 1889an beste prototipo berri bat sortu zuen, Metroaren Nazioarteko Prototipoa ehuneko laurogeita hamar platinoz eta ehuneko hamar iridioz osatutako metal nahasturaz egindako barra estandarrean zeuden marra biren arteko distantzia legez finkatuz. 1893an, gailuaren asmatzailea eta distantzia estandarra definitzeko argiaren uhin-luzera bat erabiltzearen bultzatzailea zen Albert A. Michelsonek neurtu zuen lehenengoz metro estandarra interferometro baten bidez. 1925rako, interferometria sarritan erabiltzen zen BIPMan. Hala eta guztiz ere, 1960arte Metroaren Nazioarteko Prototipoa jarraitu zuen izaten metroaren estandarra. Metroaren nazioarteko lehenengo prototipoa oraindino mantentzen da BIPMan 1889an zehaztutako egoeran. 1960an hamaikagarren Pisu eta Neurketen Konferentzia Orokorrak (CGPM, Conférence générale des poids et mesures) honela definitu zuen metroa SI sistema berrian: 1,650,763.73 bider kripton-86 atomoaren espektroko laranja-gorri emisio linearen uhin-luzera hutsean. Zehazgabetasuna areago txikitzeko, 1983ko hamazazpigarren CGPMak metroaren definizioa oraingo definizioarekin ordezkatu zuen, metroaren luzera denbora eta argiaren abiaduran oinarrituz:
Kontuan hartu definizio honek zehatz finkatzen duela argiaren lastertasuna hutsean 299,792,458 metro segundokotan. Argiaren propietate fisikoetan oinarritutako definizioak zehatzagoak eta bikoizteko errazagoak dira, argiaren propietateak aldaezintzat hartzen direlako. Magnitude mailak
UnicodeUnicodek "cm" (㎝), zentimetro karratu (㎠) eta zentimetro kubiko (㎤)entzako sinboloak ditu; baita "mm" (㎜), milimetro karratu (㎟) eta milimetro kubiko (㎣)entzakoak ere; baina, Asiaren sortaldeko zabalera tinkoko CJK fonts-ekin bakarrik erabili ahal dira, ikur txinatar baten tamainakoak direlako. Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo loturak
Questions for article: harian metro on line, metro patron, akbhar harian metro, akhbar harian metro, akhbar harian metra, akhbar harian metro, akhbar harian metro 19/9/2007, akhbar harian metro 2004, akhbar harian metro 21/9/2007, akhbar harian metro 29.8.2008, akhbar harian metro 5 may |
|||||||||
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
IHS Europe: Infrared Heating Systems for Home and Business.