|
Article in other languages:
|
Nurembergeko Prozesuak edo Epaiketak, Bigarren Mundu Gerraren ostean Aliatuek nazi erregimeneko buruzagi nagusienetarikoen aurka egin zituzten epaiketak dira. Haiekin batera, Tokioko epaiketak egin ziren japoniar gerra kriminalen aurka. Epaiketa 1945ean hasi eta 1946an amaitu ziren Nurenberg hiri alemaniarrean. Bakearen aurkako krimenak, gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak leporatu zitzaizkien epaituei. Buruzagi naziei egindako frogak Sigmund Freudek defendatu zuen intrapsikikoan oinarritu ziren.
ZilegitasunaHistorian aurrekaririk ez zegoenez, epaimahaiaren zilegitasuna hasiera-hasieratik zalantzan egon zen arren, delituen tipifikaziorako egin ziren lanak eta auzia garatzeko prozedurek aurrerantzean Zuzenbide internazionalaren garapenerako balio izan dute. Horrela, ordu arte tipifikatuta ez zeuden delituei buruzko kontzeptuak zehaztu ziren: hala nola, gizateriaren aurkako krimena. Nazioarteko zuzenbidearen ikuspegia ere aldatu zen —estatuen arteko erlazioetan oinarrituta zegoen—, baina ez gizabanakoen eskubide eta betebeharretan. DelituakBost delitu leporatu zitzazkien akusatuei:
Akusatuak
Akusatuak. Aurrean, goitik behera: Hermann Göring, Rudolf Hess, Joachim von Ribbentrop, Wilhelm Keitel. Atzean, goitik behera: Karl Dönitz, Erich Raeder, Baldur von Schirach eta Fritz Sauckel.
4.850 prozesatze eskaeretatik, 611 pertsona izan ziren akusatuak. Taldeak bi zatitan banatu izan ziren: batetik, erakunde ez gaizkileak —Estatuaren egitura zegoen (Gobernua eta Armada)—; bestetik, gaizkileak, nazien botere paraleloko erakundeak: Gestapoa, SSa eta Alderdi Nazia. Akusaturik esanguratsuenak honakoak izan ziren: Karl Dönitz, alemaniar itsas armadako almirantea eta Adolf Hitlerren ondorengoa, haren suizidioaren ondoren; Hermann Göring, SSetako burua; Alfred Jodl, Wehrmachteko Estatu Nagusiko burua; Wilhelm Keitel, Wehrmachteko buruzagia; Alfred Rosenberg Alderdi Naziko ideologoa; Joachim von Ribbentrop, kampo ministroa; Albert Speer, Armamentu ministroa; Franz von Papen, nazi embaxadorea Austria eta Turkian. Epaiketa hasi aitzin, batzuek beren burua hil zuten: adibidez, Adolf Hitlerrek, Joseph Goebbels propaganda ministroak eta Heinrich Himmler Gestapoko buruak (beren buruaz beste egin zuten); beste batzuek, aldiz, ihes egin zuten, Adolf Eichmann eta Martin Bormannen gisan. EpaiketakEpaiketa nagusiaz gain, geroago beste batzuk epaitu ziren: Estatuko eta Armadako maila baxuagoko funtzionarioak, doktoreak eta enpresagizonak. Honakoa da epaiketon zerrenda:
Akusatuak eta zigorrakFiskalak 24 buruzagi naziren aurkako akusazioa aurkeztu zuen. Haietatik, Albert Speer, Hans Frank eta Baldur von Schirach bakarrik damutu ziren egindakoaz. Epaimahaiak 11 heriotza zigor ezarri zituen, 3 biziarteko kartzela zigor, 2 hogei urteko, hamabost urteko bat eta hamar urteko beste bat. Hans Fritzsche, Franz von Papen eta Hjalmar Schacht aske utzi zituzten.
Zigorren betetzeaHeriotzara zigortuak 1946ko urriaren 17an urkatu zituzten. Hermann Göringek bere buruaz beste egin zuen, zianuro kapsula bat hartuta eta Robert Leyk 1945eko urriaren 25ean, epaiaren aurretik. Biziarteko kartzelara zigortuek Spandau-ko kartzelan bete zuten, azkena Rudolf Hess 1987an hil zen arte. Questions for article: |
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.
IHS Europe: Infrared Heating Systems for Home and Business.