Zelta

Article in other languages:

Zelta edo zeltiarra terminoak jatorri greziarra du (keltoi). Beraien buruari galiain, hau da, galiar deitzen diete. Grekotik etorritako keltoi hitzaz aparte, badaude beste termino ezagun batzuk, adibidez: "Keltia" (Zeltiar nazioa edo eta, Zeltiarren lurraldea esan nahi du).

Herri zelten historiaurrea eta historia

Urdinean zelten influentziadun lurraldeak k.a. 1500. urteko Europan. Morean zelta kulturaren zabalpen maximoa k.a. 400. urtean.
Eraikin zeltak Galizian (Espainia).

Zaila da herri zelta edota gaelikoak Europan sartu ziren lehen talde indoeuroparretatik bereiztea.Hala ere, ia ziurra da k.a. XIII. mendean hedapen ikusgarri bat eduki zutela, Rodanotik jeitsiz eta Languedoc, Katalunia eta Ebroren bailarra okupatuz. Beste zabaltze fronte bat Belgikan eta britaniar irleko hegoaldean eman zen.

K. a. VII. mendea inguruan Iberiar Penintsularen erdialdetik zabaldu ziren, baina K. a. VI. mendean penintsularen iparrekialdea iberoen esku galdu zuten, Iberiako zeltak kontinenteko beraien kideetatik bananduta geratu zirelarik.

K. a. IV. mendetik aurrera, zeltak Frantziaren iparraldea eta erdialdea hartu zuten (Galia), Italiaren iparraldea eta britaniar irlen zati handiena. Balkanetatik ere hedatu ziren, Asiako eskualde batera ere helduz, Galatia. Garai honetan druidismoa sartu zen irletako zeltetan, gerora kontinentera zabalduko zelarik.

K. a. II. mendetik aurrera, zeltek germaniarren eta geroago erromatarren presio militarra nozitzen hasten dira. Hamarkada gutxi batzuetan Galia osoa okupatuta dago, Irlanda ezik. Dena den, erromatarren presentzia Britania Handian ez zen luzeegia izan eta honek hizkuntza zeltei bizirautea eragin zuen, geroago kontinentera itzuliz (Bretainia).

VII. mendean zeltek bere azken zabaltzea egiten dute: irlandarrek Kaledonia inbaditu zuten, Eskozia izatera pasa zena.

Ikus, gainera


Zeltiar hizkuntza modernoak
Chwe Chenedl Geltaidd syml.png
Zeltiarrak
Britoniar
(Zeltiar P)
Goideliko
(Zeltiar Q)
Gwenn ha du.svg
Flag of Cornwall.svg
Flag of Wales 2.svg
Flag of Ireland.svg
Flag of the Isle of Man.svg
Flag of Scotland.svg
Bretainiera · Kornubiera · Galesera | Irlandako Gaelera · Manxera · Eskoziako Gaelera
Ccross.png
Ikus, gainera: Hizkuntzalaritza · Zeltiarrak · Zeltiar herrialdeak

Questions for article:

This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.


IHS Europe: Infrared Heating Systems for Home and Business.